Musika tresnak

Esku batean 3 ziloko flauta, Txistua, eta bestean makila Ttun ttunaren gainean joka, hala nola agertzen zaigun euskal musikaria, Txistularia. Izan ere, Txistuaren soinuak gure dantza gehiengoak segitzen ditu. Dantza eta probintzien arabera Xirulak Txistua ordezka dezake.

Gaiteroak, Gaita jotzen du, airezko musika tresna, Araban eta Nafarroan.

Atabalak erritmoa emanen du Ttun ttunarekin batera.

Panderoak leku garrantzitsua du musika segitzeko.

Trikitixak (eskusoinu diatonikoa) gure dantza taldean ikas daitekena, gehiago “hiriko” dantzak segitzen ditu.

Eskusoinuak ere bere lekua du Txistuarekin batera.