Dantzak

Dantza taldean irakatsiak diren dantzak Euskal Herriko 7 probintzietako bildumatik heldu dira. Izan ere, haurrak 7 urtetatik goiti hasten ahal dira dantzan. “Dantza jokoekin” hasiko dira, hau da, Txulalai, San petrike, Esku dantza...

Ari beretik segituz, haien ikaste prozesuan, aukera ukanen dute ordu bat edo biz, probintzia ezberdinetako dantzak ikastea:

  • Bizkaia: Txontxongilo (gudari dantza), Banako (desafio dantza)...

  • Gipuzkoa: Agurra (agur dantza), Jorrai

  • Araba: Zuhaitz, Eskuz esku (jatorriz erligio dantza)...

  • Nafarroa: Ingurutxo, Lantzeko ihauteriak, Eurtako neska dantza...

  • Baxe Nafarroa

  • Xiberua

Eta azkeniik, gure probintzia Lapurdi: Makil ttiki, Matelota (arrain saltzaileak irudikatuz), Fandango eta Mutxikoak (urratsez osaturiko dantza bat, maiz urratsak erranak dira). Mutxikoak adin guzietako pertsonentzat irakatsiak dira eta dantza herrikoietan sartu dira. Usu elkarretaratzeak antolatuak dira Lapurdiko herri eta hirietan nun plazerrarekin dantzatzen ahal dugun eta memento goxo bat pasatzen ahal dugun euskal folklore herrikoiaren inguruan.

Irakaskuntza, laguntzaile gazteen gain da, dantza taldetik edo kanpotik etortzen direnak.

Jantziak

Jantzien aberastasuna euskal folklorean aniztasunean ohargarria da. Jantzi famatuena gona gorria eta txaleko beltza da. Probintzi bakoitzak bere jantzia badu (kolorea, forma, apaindura...) eta dantza talde bakoitzak, herri eta hirietan, bere hunkialdia ematen du (xingola, marrazki...). Entseatzen gira jantzi horien kodeak errespetatzea eta jantzi onak, emanak diren dantzei lotzea.